“Netvibes Universe” Netvibesen zerbitzu berria
2007-04-17Badira aste batzuk Netvibes (badu euskarazko bertsioa ere) erabiltzen hasi nintzela nire hasierako orrialde gisa. Bertan widgets edo modulo ezberdinak gehitu ditzakegu behar dugun informazioa orrialde bakarrean jasotzeko: emailak (gmail, yahoo, edozein pop3 eta smtp, …), eguraldia, RSS jarioak, notak gordetzeko aukera, …
Gaur ordea, egunero lez Firefox ireki dudanean konturatu naiz ez duela orrialdea kargatzen eta beraien blogera jo du informazio gehiagoren bila eta hara zerekin aurkitu naizen: Netvibes Universe. Blogean diotenez zerbitzu hau martxan jartzen ari direla eta, momentuz ez dute betikoa zerbitzua eskaintzeko aukerarik. Baina, zer da Netvibes Universe?
Antza denez, orain arteko hasiera orri pribatu/pertsonalizatuaz gain publikoa izango den orrialde bat izateko aukera izango dugu; beroni nahi dugun itxura eman eta interesantzen zaizkigun modulu eta RSS jarioak txertatzeko aukera izango dugu. Hasiera batean interesgarria dirudu kontu "berri" honek. Ikusiko dugu zer moduz funtzionatzen duen martxan jartzen dutenean.
Informazio gehiago Netvibesen blogean.
“Netvibes Universe” Netvibesen zerbitzu berria
Zer da Netvibes Universe?
Antza denez, orain arteko hasiera orri pribatu/pertsonalizatuaz gain publikoa izango den orrialde bat izateko aukera izango dugu; beroni nahi dugun itxura eman eta interesantzen zaizkigun modulu eta RSS jarioak txertatzeko au…
Egilea: zabaldu.com — April 17, 2007 @ 8:08 am