Alboka eguneko argazkiak

2007-06-22

Delikan ospatu zen alboka eguneko argazkiak igo ditut flickr-era. Giro ederrean igaro genuen eguna… eta gaua.

Orain bideoak editatu eta igotzea falta zait. Ea denbora hartzen dudan!!!

Alboka Eguna ekainaren 2an, Delikan

2007-05-29

Larunbat honetan izango da 2007ko Alboka eguna Arabako Delika herrian. Urtero bezala giro ederra, bazkaria, kontzertuak… eta nola ez, alboka eta albokari mordo bat! Akanpatzeko lekua ere izango da gainera!

Kartela eta egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Eitb Kultura saioan Ossés luthier ezagunari eginiko elkarrizketa eta Alboka egunaren aipamen bideoa ikusteko klik hemen.