FREEBATASUNA

2007-10-05

 

http://free-batasuna.blogspot.com/ 

Ekainetik ezer idatzi gabe nengoen baina… freebatasuna

2007-10-05

Uda guztia ezer idatzi gabe igaro ostean atzo buruari bueltak ematen aritu nintzen blog honekin zer egin erabaki nahian. Idazteari ekin berriro baina maiztasun handiagoz, bertan behera utzi, orain arte bezala jarraitu oso maiztasun txikiarekin zerbait publikatzen…

Oraindik ere ez dakit zer erabakiko dudan baina hau irakurri ostean idazteko beharra sentitu dut. 

Ba hori… freebatasuna 

Loreak moztuko dituzte baina ez dute udaberria geldituko!

Alboka eguneko argazkiak

2007-06-22

Delikan ospatu zen alboka eguneko argazkiak igo ditut flickr-era. Giro ederrean igaro genuen eguna… eta gaua.

Orain bideoak editatu eta igotzea falta zait. Ea denbora hartzen dudan!!!

Alboka Eguna ekainaren 2an, Delikan

2007-05-29

Larunbat honetan izango da 2007ko Alboka eguna Arabako Delika herrian. Urtero bezala giro ederra, bazkaria, kontzertuak… eta nola ez, alboka eta albokari mordo bat! Akanpatzeko lekua ere izango da gainera!

Kartela eta egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Eitb Kultura saioan Ossés luthier ezagunari eginiko elkarrizketa eta Alboka egunaren aipamen bideoa ikusteko klik hemen.

Smeriri omenaldia martxoak 24an izango da

2007-03-19

Smeri, Lekeitioko euskal preso politiko ohiari martxoaren 24an egingo zaio omenaldia herriko plazan. Ondoren ongi etorri afaria izango da.

Smeri_omenaldi_kartela

Blogsome euskaraz

2007-03-19

Nireblogetik Blogsomera igarotzeko ikusten nuen arazo handiena hizkuntzarena zen baina IKTeroaki esker 5 minutuan euskaratu ahal izan dut nire blog berria. Eskertzen dira era honetako laguntzak…