“Netvibes Universe” Netvibesen zerbitzu berria

2007-04-17

Badira aste batzuk Netvibes (badu euskarazko bertsioa ere) erabiltzen hasi nintzela nire hasierako orrialde gisa. Bertan widgets edo modulo ezberdinak gehitu ditzakegu behar dugun informazioa orrialde bakarrean jasotzeko: emailak (gmail, yahoo, edozein pop3 eta smtp, …), eguraldia, RSS jarioak, notak gordetzeko aukera, …

Gaur ordea, egunero lez Firefox ireki dudanean konturatu naiz ez duela orrialdea kargatzen eta beraien blogera jo du informazio gehiagoren bila eta hara zerekin aurkitu naizen: Netvibes Universe. Blogean diotenez zerbitzu hau martxan jartzen ari direla eta, momentuz ez dute betikoa zerbitzua eskaintzeko aukerarik. Baina, zer da Netvibes Universe?

Antza denez, orain arteko hasiera orri pribatu/pertsonalizatuaz gain publikoa izango den orrialde bat izateko aukera izango dugu; beroni nahi dugun itxura eman eta interesantzen zaizkigun modulu eta RSS jarioak txertatzeko aukera izango dugu. Hasiera batean interesgarria dirudu kontu "berri" honek. Ikusiko dugu zer moduz funtzionatzen duen martxan jartzen dutenean.

Informazio gehiago Netvibesen blogean.

Leopard, Apple-n sistema eragile berria urrirarte atzeratua

2007-04-13

Applesferan irakurri dut Apple-n Leopard sistema eragilea urrirarte ez dela kalean izango. Apple-k berak esan zuen aurtengo udaberrian izango genuela kalean baina badirudi uste baino gehigo luzatuko zaiela beronen borobiltze lana.

Hona hemen kaleratu duten oharra: 

 

Bitartean Tiger erabiltzen jarritu beharko dugu edo beste alternatibaren batzuk aztertu…

WEP babesa duen WiFi baten pasahitza lortzen

2007-04-13

Denbora luzez idatzi gabe egon ondoren (XXI. mendeko gaitza da denborarik eza!) badator bueltan Erein eta Bildu.

Badaramat denboratxo bat Wifi konexio puntuen segurtasunaren gainean nire jakinmina asetu nahian. Sarean milaka artikulu aurki ditzakegu WEP deritzon babes neurria nola gainditu edo "crackeatu" azaltzen digutenak eta baita beste bideo sorta eder bat ere hau nola lortzen den erakusten digutenak (ea nork azkarrago lortu aritzen direla dirudi; 10 minututan, 2 minututan, 43 segundotan!, … )

Horrela ba, neuk ere probatu nahi nuen ea nolako erraza (edo zaila) den WEP segurtasuna gainditzea.

Hamaika tresna daude honetarako, bai Windowsen, MacOSen (hemen gutxiago) eta nola ez Linuxen. Nik, probak egiteko bide erraz bat aukeratu dut: "Backtrack 2" linux live distribuzioa. Beharrezko tresna guztiak eta gehigo dakartza distribuzio honek, Whax eta Auditor Security Collection distribuzioak hartu dituzte oinarri berau sortzeko.

Hemen dudan Wifi routerra konfiguratu dut 64 biteko WEP babesarekin (128koa aurrerago probatuko dut, 64koa gaindituz gero) eta 3com etxeko wifi txartela jarri diodan Fujitsu Siemens portatila piztu dut.

Live distribuziotik abiatu ondoren, sesioa hasi eta prest gaude probak egiten hasteko. Horretarako 4 tresna erabiliko ditugu: Kismet, airodump-ng, aireplay-ng eta aircrack-ng. Ekin diezaiogun ba lanari!

1. Pausua: Kismet jarriko dugu martxan, honek gure inguruan ditugun AP edo wifi routerren berri emango digu. "s" erabiliaz berauek antolatzeko aukerak emango dizkigu, adibidez kanaleka "c" teklatuta. "Enter" erabilita aukeratuta dugun AParen datuak emango dizkigu (SSID, MAC helbidea, kanala, …). Hemendik irtetzeko "q" erabili dezakegu eta pausu honekin bukatzeko "L" klikatuko dugu AP horretan zentratzeko.

2. Pausua: konsolako leiho bat irekiko dugu, airodump abiatuko dugu paketeak "sniffatzen" hasteko eta martxan utziko dugu. Nire kasuan:

airodump-ng -w paketebilduak -c 3 ath1

Honen bidez esaten diogu ath1 wifi txartelaren bidez 3. kanalean biltzen dituen paketeak paketebilduak.cap fitxategian gordetzeko.

3. Pausua: kontsolako beste leiho bat irekiko dugu eta DE-AUTH eraso bat burutzeko aireplay prestatuko dugu. Eraso honen bidez AP horretara konektatuta dagoen ordenagailua deskonektatu eta berriz konektatzea lortuko dugu eta noski prozesu honetan WEP pasahitza daramaten paketeak hasiko dira dantzan. Nire kasuan:

aireplay-ng -e WIFI_AP -a 01:2F:55:25:1F:11 -c 20:00:12:F8:42:A2 –deauth 10 ath1

Honela esaten diogu WIFI_AP SSIDa duen eta 01:2F:55:25:1F:11 MAC helbidea eta 20:00:12:F8:42:A2 MAC helbidearekin AP horretara konektatuta dagoen ordenagailuari erasotzeko. Hala ere, oraindik ez diogu ekingo eraso honi.

4. Pausua: Berriro ere kontsolako leiho bat irekiko dugu eta aireplay erabiliaz DE-AUTH erasoa behin eta berriro errepikatzea lortuko dugu konektatuta dagoen ordenagailua hortaz konturatu gabe, pakete interesgarriak lortuz. Honetarako, nire kasuan:

aireplay-ng –arpreplay -b 01:2F:55:25:1F:11 -h 20:00:12:F8:42:A2 ath1

Hau martxan jarri ondoren lehen idatzi dugun komandoa abiatuko dugu eta ireki dugun azken kontsolara bueltatzean ikusiko dugu ordenagailu baten deskonexioa detektatu duela eta paketea jaso ondoren prozesu errepikakor batean sartuko da. DE-AUTHen kontsola itxi dezakegu orain eta airodumpenera bagoaz ikusiko dugu pakete mordo bat ari dela jasotzen.

5. Pausua (eta azkena): Berriro ere, nola ez, kontsola berri bat ireki eta aircrack erabiliko dugu jaso ditugun datuak aztertzeko. Nire kasuan:

aircrack-ng -f 4 -m 01:2F:55:25:1F:11 -n 64 paketebilduak.cap

WEP babesa 128koa balitz -n 128 jarriko genuke eta noski datu gehiago beharko ditugu berau gainditzeko. 

Orain itxarotea baino ez zaigu gelditzen eta jaso dugun datu kopuruaren arabera…

BADUGU PASAHITZA!!!

Badirudi ez dela horren zaila seguritate modu hau gainditzea. Akaso proba egingo dut auzokoaren wifi konexioarekin… Baina Erein eta Bildun idazteko bakarrik konektatuko naiz e! emoticon 

Blogsome euskaraz

2007-03-19

Nireblogetik Blogsomera igarotzeko ikusten nuen arazo handiena hizkuntzarena zen baina IKTeroaki esker 5 minutuan euskaratu ahal izan dut nire blog berria. Eskertzen dira era honetako laguntzak…

Erein eta Bildu

2007-03-14

Buelta batzuk eman eta gero blogari izenburu hauxe jartzea erabaki dut. Azken finean nahiko ondo definitzen baitu blogarien mundu hau (baita web2.0-arena ere).
Hazia erein eta fruituak bildu. Lehenago ere horrela egiten zuten gure arbasoek.
Zergatik ez interneten?