“Netvibes Universe” Netvibesen zerbitzu berria

2007-04-17

Badira aste batzuk Netvibes (badu euskarazko bertsioa ere) erabiltzen hasi nintzela nire hasierako orrialde gisa. Bertan widgets edo modulo ezberdinak gehitu ditzakegu behar dugun informazioa orrialde bakarrean jasotzeko: emailak (gmail, yahoo, edozein pop3 eta smtp, …), eguraldia, RSS jarioak, notak gordetzeko aukera, …

Gaur ordea, egunero lez Firefox ireki dudanean konturatu naiz ez duela orrialdea kargatzen eta beraien blogera jo du informazio gehiagoren bila eta hara zerekin aurkitu naizen: Netvibes Universe. Blogean diotenez zerbitzu hau martxan jartzen ari direla eta, momentuz ez dute betikoa zerbitzua eskaintzeko aukerarik. Baina, zer da Netvibes Universe?

Antza denez, orain arteko hasiera orri pribatu/pertsonalizatuaz gain publikoa izango den orrialde bat izateko aukera izango dugu; beroni nahi dugun itxura eman eta interesantzen zaizkigun modulu eta RSS jarioak txertatzeko aukera izango dugu. Hasiera batean interesgarria dirudu kontu "berri" honek. Ikusiko dugu zer moduz funtzionatzen duen martxan jartzen dutenean.

Informazio gehiago Netvibesen blogean.

Blogsome euskaraz

2007-03-19

Nireblogetik Blogsomera igarotzeko ikusten nuen arazo handiena hizkuntzarena zen baina IKTeroaki esker 5 minutuan euskaratu ahal izan dut nire blog berria. Eskertzen dira era honetako laguntzak…

Erein eta Bildu

2007-03-14

Buelta batzuk eman eta gero blogari izenburu hauxe jartzea erabaki dut. Azken finean nahiko ondo definitzen baitu blogarien mundu hau (baita web2.0-arena ere).
Hazia erein eta fruituak bildu. Lehenago ere horrela egiten zuten gure arbasoek.
Zergatik ez interneten?